Metodologia

Metodologia

  •           AEKk hizkuntzaren gainean duen ikuspegia hoberen adierazten duen hitza “erabilera” da (edo “komunikazioa”).
  •       Jarduerak aukeratzerakoan ikasleak izango dira abiapuntu; horretarako ikasleen gustuak, beharrak eta nahiak aintzat hartuko dira.
  •           Era berean, ikasleari bera dela ikas-prozesuaren arduraduna adierazten diogu. Azken batean, irakaslea eta ikasleak prozesuaren gidariak dira eta denak prozesuaren erantzule. Horrez gain, irakasleak aholkulariaren zeregina ere beteko du.
  •          Bestalde, irakasleak etengabe ebaluatuko du ikasleek helburuekiko duten lorpen maila. Hartara, aurrerapausoak ikusteko, ebaluazioa eta autoebaluazioa bultzatuko dira.
  •          Hizkuntza gune desberdinetan erabili ahal duela ikustaraziko zaio ikasleari.
  •         Eskolez gain, urtean zehar hainbat ekintza egiten ditugu: talo ikastaroa, irteerak, afariak...
Gure metodologia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina