Ahobizi eta Belarriprest, Pasai Antxon
Ahobiziek
eta BelarriPrestek Pasai Antxo hartuko dute, martxoaren 15etik 17ra.
Funtsean hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena da, erronka moduko bat.
Euskaraz ulertzen edo hitz egiten duten antxotar guztiei zuzendua.
Batzuei, euskarari eustea proposatzen zaie (ahobizi), eta besteei,
eusteko hautua egin dutenak animatzea eta laguntzea (belarriprest),
haiek ere euskal komunitatearen parte baitira. Nork bere txapa
eramango du paparrean eta beste herrietako esperientziek ez dute
zalantzarako tarterik uzten: Euskara OHIKO HIZKUNTZA IZAN DAITEKE,
belarriprest eta ahobizien arteko hartu-emanetan euskarak tarte
handiagoa hartzen baitu.
Argazkian,
ekimena aurkezteko joan den larunbatean Pasai Antxon egindako
agerraldiaren argazkia.
Eskualdean
ere izan ditugu aurretik mota honetako ekimenak. Aste BatZuk, esate
baterako, Oreretan egin zuten 2017ko udaberrian, Korrika 20. bueltan
eta abenduan, Euskararen Egunaren harira. Oiartzunen ere praktikara
eraman zuten ekimena 2017an, Konpromisotik
aD/Ritzera
lelopean.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina