Pintxo, pintxo, Intxixu AEKko lehiaketa da ta!

    Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiak pintxo-lehiaketa antolatu du urtero legez. Sekulako maila eta trebezia erakutsi izan dute bertako ikasleek pintxoak osatzerako orduan. Ea aurtengoan zer-nolako gutiziekin harritzen gaituzten! Ostiralean, hilak 27, Girizia elkartean da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan. Talderik onenak irabaz dezala!!



Iruzkinak