2017/08/24

Iraileko ikastaro trinkoak ate-joka

     Irailaren 1ean hasiko dira Oarsoaldeko AEKren iraileko bi ikastaro trinkoak. B2-C1 (EGA) mailako azterketak prestatzeko taldeak dira, eta eskolak astelehenetik ostiralera bitartean izango dira Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian

    Goizeko ikastaroa, 09:00etatik 12:00etara izango da; eta arratsaldekoa, 17:00etatik 20:00etara. 

     Gogoan izan egun gutxi barru irekiko duela HABEk B1, B2 eta C1eko azterketak egin ahal izateko izena emateko epea. Oraindik garaiz zabiltza Oarsoaldeko AEKn azterketa prestatzeko taldean izena emateko! Matrikula-epea: irailaren 5era arte. Kontaktua: lezo@aek.eus edota 607 59 88 71.

2016ko iraileko taldea

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina