Ikasturte bukaerako afariak!

      Giro ederra izan dugu, bai ikasturtean zehar eta baita ikasturte bukaerako Oarsoaldeko AEKko lau euskaltegietako afarietan ere! Egunak, asteak eta hilabeteak azkar joan dira, eta aurtengoa ere amaierara iritsi da. Zapore gozoarekin esan diogu agur ikasturteari:


 Oiartzungo Intxixu AEKko ikasle eta irakasleak


 Pasaiako Txirrita AEKko ikasle eta irakasleak


Lezoko Oroitzene AEKko ikasle eta irakasleak

Oreretako Xenpelar AEKko ikasle eta irakasleak
 
      Ekilibristak, funanbulistak, eskapistak, pailazoak eta batik bat ilusionistak elkartu ditugu aurten ere gurean; gustura ibili izana eta asko ikasi izana espero dugu. Plazer bat izan da! Datorren ikasturtean ere Oarsoaldeko AEKn espero zaituztegu!

Iruzkinak