"Korrikak 20, Arkaitzak 40!", Oreretan

     Oreretan dagoen Arkaitza tabernak 40 urte betetzen ditu hil honetan; eta, dakizuen bezala, 20. Korrika dugu aurtengoa. Bada, bi urteurren borobil horiek behar bezala ospatuko ditugu ostiral honetan:
     Korrikak 20, Arkaitzak 40! izeneko musika jaia antolatu dugu Arkaitza tabernan: 70ko hamarkadatik hasita, euskal musika dantzatzeko aukera izango duzue bertan. Ez galdu aukera eta etor zaitez Arkaitzara gauerditik aurrera!!

Iruzkinak