2014/12/02

Animatu, eta gurekin ospatu Euskararen Eguna!


Gure eskualdean ekitaldi asko izango dira asteazkenean Euskararen Eguna behar bezala ospatzeko. Hona hemen zerrenda.

Orereta
09:30ean hasiko da Mintzodromoa, Merkatuzarren. 17:30ean Euskaraz Jolastu Nahi Dut karaokearen txanda izango da Foru plazan. Jarraian, 19:00etan kalejira musikatua, kantujirarekin batera, Foru plazatik aterako da eta 19:30ean ekitaldia izango da herriko plazan.



Lezoko Oroitzene AEK
Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian, 09:00etan, baserritar arropa ohiko jantziekin nola egin ikasteko Mintzagun tailerra izango da. Tailerra Lezoko herriari irekia dago eta bertan parte hartzeko buruko zapi bat ekarri behar da, bertan zapia nola jartzen den irakatsiko dutelako.

Bestalde, Lezoko Irrizaleen talde eragileko amen eskutik sortu da 2014ko euskararen egunean ekitaldi bat egiteko ideia. Beraz, asteazkenean, haurrentzako egokia den ordutegian, 17:30ean alegia, beste hainbat herritarren artean Lezoko Irrizaleen komunitateak, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko ikasleek, eta Tomas Garbizu Musika Eskolako kideek euskarazko abestiak kantatuko dituzte. Musika eskolako kideek beraiek aukeratu dituzte kantak: Aitorren Hizkuntza Zaharra, Euskal Herrian euskaraz, Aberriaren mugak, Guk euskaraz, Plazara eta Kontrapas.

Pasai Antxo
Txirrita AEK-ko ikasle eta irakasleak kalez kale ibiliko dira 10:00etatik aurrera, Antxoko kaleei izena ematen dieten pertsonaiei buruz gehiago jakin nahian: Zumalakarregi, Blas de Lezo...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina