2018/01/17

EGAn izena emateko epea amaitzear!!

     Adi!! EGA azterketaren 1. deialdian izena emateko epea: urtarrilaren 8an ireki zuten, eta hilaren 22an bukatuko da (eguerdiko 12:00etan).

     Izena eman nahi baduzu, zerorrek egin beharko dituzu tramiteak Internet bidez. Hementxe sakatuta  topatuko duzue izena emateko helbidea. Bide batez, gogoratu edonork eman dezakeela izena EGA azterketan, 24 € ordainduta.

Urtarrilean ere EMAN EZAZU IZENA Oarsoaldeko AEKn!!

     Urte berriarekin batera, asko izaten dira asmo eta ilusio berriak. Bada, AEKk zure ametsak eta asmo onak betetzeko aukera eskaintzen dizu. Inoiz ez da berandu! EMAN EZAZU IZENA Oarsoaldeko AEKko euskaltegietan. Jarraian duzu informazio guztia:





2018/01/14

Uxua, ez zaitugu ahaztuko. Maite zaitugu.


Uxua, ondo zenekien, baita aldarrikatu ere
hizkuntza bat ez dela galtzen ez dakienak ikasten ez duelako,
 dakienak erabiltzen ez duelako baizik.
Utzi bagaituzu ere,
zuk bezain indartsu jarraituko dugu horri eusten.
Ostadarraren amaieran ikusiko zaitugu beti irribarretsu.
Maite zaitugu!

-Oarsoaldeko AEK-ko lankideak-

2017/12/14

San Tomas eguna nonahi! Eta Idoia Arbelaitz irakaslea, Berrian!

       Baztandarren Biltzarra kolokan dago, eta egoera zail horren aurrean, itxaropena gal ez dezaten adierazi nahi izan die Idoia Albelaitzek, Oarsoaldeko AEKko irakasleak. Berrian egin dioten elkarrizketa, Errenteriako San Tomas eguna desagertzeko zorian egon zen garaia gogora ekarri du eta egoerari nola egin zioten aurre azaldu du. 

     Eihartze Aramandia Iparragirrek idatzitako artikulua osorik irakurri nahi baduzu, jarraian duzun loturan sakatu:



     Bide batez, jakizu aurtengoan ere San Tomas egunaz gozatzeko aukera izango duzula Oarsoaldean! Larunbatean, Oiartzunen Txerri Eguna ospatuko dugu. Antxon, San Tomas eguna, larunbatean egingo duge; igandean, Lezon eta Donibanen; eta, abenduaren 21ean, Oreretan. Atera ezagu baserritar jantzia armairutik! Txistorra jateaz gain, aukera bikaina da zure hizkuntzaz, euskaraz, gozatzen jarraitzeko!


    

2017/12/12

BTNrako sarrerarik ez duzu? Bada, etor zaitez Oreretako Landarera finalaz gozatzera!

    Pantaila handian, kalitatezko soinuarekin, bertso-kritikak... eta nahi izanez gero, hamaiketakoa, bazkaria eta merienda!


    Lau urtean behin izaten da finala, ez zaitez etxean bakar-bakarrik eta triste-triste geratu!


2017/12/10

Mater itsasontzia, Beloaga gaztelua eta xaboiak egiten ikasteko tailerra!

Mater itsasontziari eginiko bisita


    Oarsoaldeko AEKko 40 ikasle eta irakasle inguruk Pasai San Pedroko Mater itsasontzi museoa bisitatu genuen abenduaren 6an. Eguraldi zoragarria lagun, arrantzontzi izandakoari eta, oro har, arrantzari buruzko azalpen ugari jaso genituen giden eskutik. Ontziaren txoko guztiak bisitatu ondoren, pintxo goxoa jan genuen denok eta batzuek, goiza zertxobait luzatzeko, Muguruza ardoak tabernan, Falcon Crest ezizenez ezaguna den tabernan pote bat hartu zuten.


Oiartzungo Beloaga gaztelura bisita


     Oiartzungo plazatik abiatu ginen, Legarreko malda igo eta Urkabetik barrena Gurutzeko frontoira iritsi ginen. Handik, Beloaga gaztelura igo ginen Oarsoaldeko AEKko 20 bat ikasle eta irakasle. Zoragarria izan zen: paisaia ikusgarriak, bizirik dirauen historia sentitu eta ezagutu, naturaz gozatu... Jaisterakoan, Arkale mendiko galeriak aurkitu genituen eta barrenetik bisitatxo misteriotsua egin genuen. Azkenik, hainbeste emozioren ondoren, Toki-Alai jatetxean hamaiketakoa egin genuen. 


Xaboia egiten ikasteko tailerra



     Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian egin genuen tailerra. Edurne Lizarazu irakasle apartak eman zizkigun azalpenak eta bere laguntzarekin xaboi koroletsu eta lurrintsuak egin genituen. Ikasle guztiek eurek egindako xaboiak eraman ahal izan zituzten etxera.